XAGAR

Hitz Galduen Topagunea

AMETSEN UHARTEA - Bigarren atala

Eguzkiaren lehen printzak lehiotik sartzearekin batera esnatu naiz. Egunero egin ohi dudan moduan, postontzitik egunkaria hartu eta sukaldera noa. 

Berrien jakinminak bultzatuta, egunkaria ireki dut eta orrien artetik gutun bat erori da lurrera. 

Argi maitea, 

Arrisku larrian gaudela uste dut. Badakizunez, zure amona Aitor Garmendia izeneko gizon batekin ezkondu zen zure aitonarekin ezkondu baino lehen. Aitor Nerea Arrutirekin ezkondu zen. Orain dela 5 urte Nerea "Biharamun Iluna" izeneko taldeko buruzagi bihurtu zen, eta Aitorrekin zituen loturak hautsi zituen, baita Aitor hil ere. 
Hala eta guztiz ere, hil baina lehenago Aitorrek liburu bat idatzi zuen, non zure amona nola aurkitu azaltzen duen istoria batean. Nereak Aitor hil ostean, liburu hori lapurtu zion eta zure amonaren bila ibili da urte hauetan. Ez dakit egunkaria irakurri duzun hala ez, baina zure amona atzo hil zuten. Zihur nago "Biharamun Iluna" taldeko norbaitek hil duela.
Zuri istoria osoa kontatzeko garaia iritsi da, amona Ilargiren ondoren nire bila etorriko baitira. Nere agintaldia bukatzear dago, eta zuk gauza asko jakin behar dituzu oraindik. Hemendik bi egun barru ikusiko dugu elkar, arratseko hiruretan, betiko tokian. Abiatu zaitez ahal bezain azkar, bestela etzara garaiz iritsiko.

Besarkada bat.

Aita

Kafe katilu bat eta bi tostada gosaldu bezain laster, biltegitik maleta gorri zaharra hartu eta ohe gainera bota dut. Maleta egin eta bidaiarako beharrezko izango nituen gailuak bildu ditut.

Ordu erdi beranduago, egunkaria eskutan dudalarik, etxeako atea itxi eta tren geltokirantz abiatu naiz erdi lasterka.