XAGAR

Hitz Galduen Topagunea

AMETSEN UHARTEA - Hirugarren atala

Tren geltokia hutsik zegoen, etzen inor ikusten lehiatilako txartel saltzailea kenduta. Bertara joan eta Ollik herrira zihoan lehen trenerako txartel bat erosi nuen. 

Geltokia ez bezela, trena jendez gainezka zegoen, harat eta honat zebilen jendea, inongo helbururik izan gabe. Oso arraroa zen guztia. Nire eserlekuan eseri eta bidaia luzea zenez lokuluska txiki bat egitea otu zitzaidan. Zurekin egin nuen amets, hain zaude urrun eta gertu batera... Esnatu nintzenean nire bagoia etzen lehengoa. Bidaiari guztiak aurreko bagoian zeuden erdi haserre mugitu behar izan zirelako. Burua altza eta bi gizon ikusi nituen hizketan niri begira. Nigana etorri ziren.

- Egun on. Zu zara Argi Artetxe anderea?
- Ez! Nahasturik zaudete.
- Badakigu zeu zarela! - esan zuen haserreturik - Ez esan gezurrik!
- Zer nahi duzue nitaz? Utzidazue pakean!

Bigarren gizonak, gerrian zintzilik zuen pistola atera eta kopetean jarri zidan.

- Zure aita non dagoen jakin nahi dugu, esan ezkero bizirik aterako zara.
- Nire aita? Nere aita orain dela... 15 urte hil zen.
- Ez esateko gezurrik esan dizut! Bestela zure biziak egin du.

Pentsatzen nengoela irudikaturik, lehiotik begiratu nuen. Ollikera iristen ari giñen. Bertako lakua ikusi nuen. Etziren bizpairu minutu baino gehiago falta. Baina zerbait egin beharra nuen aita salbu izan zedin.

- Zergatik nahi duzue nire aita aurkitu? Aitak aspaldi utzi zigun eta beste bizitza bat bizitzera joan zen gu alde batera utzita. Zerbait nahi baduzue berari galdetu beharko diozue, nik behintzat ez baitakit non dagoen. Eta ezta jakin nahi ere!
- Eta orduan zergatik zoaz zure gazte denborako herrira? Agian zure aita hemen dagoelako izkutaturik? Ezta ideia txarra ez? - barrezka hasi zen - Gure buruzagiari ilusi asko egingo dio zure bisitak.

Beste bagoitik gizon bat etorri zen, garraxika eta maldizioka. Bi gizonak beregarana joan ziren.

- Etorri gaitezke gure lekuetara jada ala ez? Zer ari zarete egiten?
- Esan dizuegu atxiloketa bat egin behar dugula. Utzi poliziari lan egiten! Nola duzu izena?
- Martin.
- Martin, poliziaren izenean, beste bagoira bueltatu zaitezen eskatzen dizut, guk gure lana egiten jarrai dezagun.

Nire aukera zen. Gizonarekin hitzegiten ari ziren bitartean bagoairen atzeko atetik ihes egin eta tren geltokira salto egin nuen trena guztiz gelditu baino lehen.

Ez nekien nora joan. Ezin nuen zurekin gelditu nintzen lekura joan, jarraitu egingo baitzidaten. Nora joan? Zer egin? Tren geltokitik irten eta korrika aldegin nuen baso alderantz, bertan ikusiko ez zidatelakoan. Baina basora iritsi baino lehenago kotxe bat azaldu zen nire aurrean, bat batean.

- Argi! Igo azkar! Zure aitak bidali gaitu! Igo azkar! Berarengana eramango zaitut!
- Eta nola dakit ez zarela treneko bi basapizti horiekin ari lanean?
- Zure aitak galdera hau egin ezkero, "zuri istoria guztia kontatzeko garaia iritsi dela" erantzuteko esan dit, horrekin nahikoa izango dela.
- Ados, baina lehen esan duzu aitak biali zaituztela. Autoan bakarrik zaude!
- Treneko gizona gogoratzen duzu?
- Zein?
- Bere lekura bueltatu zitekeen ala ez galdetu duena.
- Bai, Martin izena zuela esan du.
- Bai! Martin nire aita da. Zure osaba.
- Orduan zu? Nire...
- Orain ez da momentu egokiena. Aitak azalduko dizu dena.

Begiak galtzadan jarri nituenerako basoan barrena sartuak ginen. Noizbehinka tren geltokiko argiak begiztatera iristen nintzen, gure atzetik zetorren autoaren argiak bezala.

- Bide luzea egin ondoren hona iritsi gara. Hau da istorio guztia. Baina jarraitu egin digute, badakite hemen nagoela, eta zure bila daude aita!
- Lasaia Argi! Orain zoaz ohera, bihar hitzegingo dugu.

3 comentarios:

de qué va esto? tu historia mola... estoy to enganchada...jajaja...

jo, a ver si coincidimos algún día, que siempre me pillas yéndome...

hay algo esperándote en donosti por cierto...

y un muxu enorme esperandote acá...

 

te gusta? jaja me alegro

a ver a ver, que siempre o ducha, comida, o algo. pero nunca te puedes quedar.

no se que habra en donosti, pero ganas de verte al menos si!! pero toavia... pasalo bien!!

muxus arantxa.

 

no cumpliste tu promesa... seguiré esperando...