XAGAR

Hitz Galduen Topagunea

AMETSEN UHARTEA - Lehen atala

Egunean zehar bilatutako ametsen errealitatea bizitzen dugun hontan, nola ulertu behar dugu ulertu ezin duguna? Errealitate ilun batean bizi gara eta bertan iluntasuna argitzen duen argia amets bat besterik ez da.

Ezintasuna gure bizitzaren jabe den egun hauetan ametsetan lortzen dugu aurrera jarraitzeko indarra. Inguratzen gaituzten arazo eta gaizki-ulertuek ez dute lekurik ametsetan, zergatia ez dakigu baina egun triste eta ilunetan ere ametsetan poztasun batek hartzen du gure bizitzaren gidaritza.

Ametsak gure lurretan eraikitako itsasargiak dira. Argia ematen digute iluntasunez beteriko itsaso bortitzean. Errealitate bihurtutako itsaso baten hondartzan gizon batek idatzitako mezua bezala: 

"Lagun maitea, ez dakit nor zaren, ez dakit nongoa zaren, ez dakit non zauden... Ez pentsa
ilargira eramango zaitudanik, baina noizbait ilargira joan ezkero, han izango nauzu zai. Ametsetan uhartean itxarongo zaitut eta itsasoan galduta baldin bazaude, nik argituko dizut bidea."

Itsasargiko zaindariak mezua botila batean sartu eta itsasora jaurti zuen, noizbait erantzunik izango zuen jakin gabe.

1 comentarios:

eta gaurkoan ere, ez zaude nire ondoan...
baina sentitzen zaitut, hor zaude nire alboan.

gauero nire ondoan izango zaitut,
gure ametsen uhartean.