XAGAR

Hitz Galduen Topagunea

Hitzak soberan daudenean


Hitzak

Zer esanez beteta dauden hitzak. Askotan aurkitu ezin daitezkeen isladapen iheskorrak. Bestetan, isilduarazi egiten diren egi potoloen garraiatzaileak.

Hitzak

Nola adierazi, nola esan, nola ulertuarazi pertsona bati bereganakoak dituzun sentimentu guzti horiek? Iraganean sendotuak, orainean mila zatitan apurtuak, baina hor dauden sentimentu horiek. Ez da erreza, erortzerakoan altxatzea. Akatsa ez omen da erortzea, altxatzen ez jakitea baizik. Baina nola altxa, behar duzun makulua lapurtu badizute?

Tabernetako kearen atzean ezkutatzen den bikotearen antzera, ezikusiarena egiten duen ume txikiaren pareko, zauriz betetako bihotz bat josi nahian.

Nola adierazi, nola esan, nola ulertuarazi pertsona bati hor zaudela, denborak aurrera egin ahala, itxaroten zaudela "azken geltokiko iluntasunean"?

Pozoinez betetako hitz soilak jasotzen dituzunean, esaldi baten "bigarren" kontestuan bizi zarenean, bizi zantzu baten esperoan zaudenean, nola adierazi... nola esan... nola ulertuarazi... maite duzula.

Sufrimentuak, ekintza baten izatean du muina. Sufrimentua, berau existitu denaren zantzu borraezina da. Ahaztu nahi eta ahaztu ezin denaren islada. Errealitatera ekarten zaituen ziztada. Negar malko, lo gabeko gau eta tristuren ekoizlea.

Nola adierazi, nola esan, nola ulertuarazi pertsona bati hor zaudela, berak jada ez badu negar malkorik isurtzen, sufrimendua ez badu bidel lagun modura, iragana zapaldu eta oroitzapen hutsa bihurtuarazi badu?

Nik behintzat ez dakit. Baina zer jakingo ote dut nik? Soilik biziki maite zaituen eta esperantzara kondenatua dagoen gazte bat nahiz.

Nola adierazi... nola esan... nola ulertuarazi... hitzak!

Ez nahiz beste ezerren jabe, soilik, hitzak.