XAGAR

Hitz Galduen Topagunea

Maitasuna



Zer da maitasuna,

poesia honetako hitzak irakurtzean

 sentitzen duzun sentipena ez bada?


Haizearen modura

joan eta etortzen diren

nire bihotzetik

ateratako lerro hauek

bion amodioa dute helburu.


Utz ditzagun alde batera erantzunak

entzuteko prest ez bagaude.

Galdera guztien atzean

erantzun berbera aurkitzen dut

bakarrik geratze horri beldurra.

 

Nirea zen lorea

nik ereindako ilusioa

nik irudikatutako ametsak

zu eta ni

ni eta zu

haizeak ekarri ditu.

Norabidea aldatu eta

nire bihotzeko portuan itsasartu duzu.

Baina jakin ezazu

ni ez naizela ni

ez naizela bizi

ezin dudala ikusi

nireganakoa ez den beste

zure maitasunik.

Zu zaitut lorea

zu zaitut arantza

bien arteko arrosa da

nire bihotzeko ardatza.

 

Urrun dago

maitasunez kaleetatik ibiltzen nintzeneko

garai hura.

Gertuago daude

preso bilakatu nintzeneko egun horiek.

Gertuegi

zure bihotzeko preso izanez

askatasuna nahi ez dudaneko egun hauek.

 

Gogoan dut non musukatu ginen

lehen aldiz

lekua ez zen oso egokia

baina edertasunez beteriko momentu hori

nire bihotzean gelditu zen

horrelako momentu bat ahaztea pekatu baita.

 

Oroitzapen bihurtu dira ordea

gogoeta guzti hauek.

Kresala lagun zuten ilunabar

eta zapore gozoko musuak bezala.

Oroitzapenak.

Denborak, haizeak bezala

eraman ezin ditzakeen oroitzapenak

besterik ez.

 

Badakizu

hodei gehiegi pilatu direla

haizerik gabeko zeruan

zure ezpainak nireekin

azken aldiz elkartu zirenetik.

 

Malko asko isuri nituen

gure azken begiradak

itsasoratu genituenean.

Malko haiek pilatu

egiten zitzaizkidan begietan

eta ene begiek ezin zioten eutsi

malkoen iraultzari.

Agian horregatik

hurbiltzen nintzen itsasertzera

olatuen zipriztinek

nire malkoak disimula zitzaten.

 

Orain ordea

biok elkarturik gaude berriz

gure maitasunaren arrosa

babestu nahian

arrosaren arantzekin

minik hartu gabe.

 

Ondoren etxera joan naiz

eta pentsatzen jarri.

“Galdera guztien atzean erantzun berbera...”

topatuz

“bakarrik geratze horri beldurra”

Baina orain

ez dut beldurrik

badakidalako ez nagoela bakarrik.

 

Zu hemen zaude

nire besoei besarkatuta eta

lotara noanez

zure belarrira gerturatu eta

hitz eder hauekin adio esaten dizut:

MAITE ZAITUT LAZTANA.



Lerro hauek irakurrita

zure bihotzean

kilimak sentitzen badituzu

zorionak lagun

maitemindurik zaude.

2 comentarios:

oso oso politta maitia!!!




...zure esperoan...






faltan botatzen zaitut.
espero dt laister zure besoen artean egoteko aukera izatea.
zure besarkadak, muxuak, hitzak, begiradak...behar ditut.






pilo pilo pilo !!!!!


je t'aime
anixuki xukinaua
erdostranjun bajitun durtintrujen
. . .





Maite Zaittut!!!!

 

je t'aime
anixuki xukinaua
erdostranjun bajitun durtintrujen

??????????????????????????????????

desde cuando los guardas?? ejejejeje